MONITORIZAZIO PLATAFORMA

Tradizionalki, hirietako kudeaketa modu independentean funtzionatzen zuten departamentuen esku egon izan da. Departamentu hauek ez zuten inolako daturik partekatzen eta, ondorioz, zaila zen hiriaren ikuspegi orokor bat izatea eta haren funtzionamenduan parte hartzen duten eragileen koordinazioa egitea. IKTak udal esparrura iristeak hiri azpiegituraren kudeaketa efiziente eta automatizatua egiteko aukera ekarri du, aldi berean kostuak murriztuta eta eskainitako zerbitzuak hobetuta. Horregatik guztiagatik, SmartKalea proiektuak smart plataforma integral bat du, datuen monitorizazioa egiteko eta sistemak denbora errealean integratu ahal izateko. Plataforma horri esker, adierazleak eta jarraipen txostenak eskura daitezke, udal kudeaketa hobetu ahal izateko. Plataformak barne ditu sistema guztietatik eratorritako datuak, sistema horiek SmartKalea proiektuarekin bat egin ahala (energia elektrikoa, ura, pertsonen zenbaketa, pertsonen sarrera, etab.), eta baita bestelako iturrietatik hartutako datuak ere (datu meteorologikoak, hiriko ekitaldien egutegia, etab.). Ingurune bakoitzerako, plataformak kontsumoaren gaineko datuak integratzen ditu denbora errealean eta aginte koadroak bistaratzen ditu. Modu horretan, bildutako informazioa baliagarria izan daiteke erabakiak hartzeko orduan eta sistemen egoera ezagutzeko. Horrez gain, proiektuan monitorizatutako datuen aurreikuspena ere jorratzen da, balio erantsia duen informazioa eskaini ahal izateko.

 

Era berean, plataforma bera Donostia Sustapenaren SmartKalea proiektuaren web atariarekin konektatzen da, egindako jarduketei buruzko informazio garrantzitsua herritarren eskura jartzeko.

 

 


 

Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan gauzatutako proiektua, eta Europar Batasunak-Next Generation EU, Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak finantzatua.

faldonsmart