Jadanik eskura dago SmartKalea proiektuaren 2021eko urteko txostena

 

SmartKalea proiektuaren 2021eko urteko txostena argitaratu da. Txosten horretan, 2021ean SmartKalea barruan monitorizatutako datuen emaitzak jasotzen dira.

 

Zehazki, etxebizitza eta saltokien energia-kontsumoak eta kontsumo horien bilakaera aztertzen da txostenean. Halaber, argiztapen publiko adimendunaren kontsumoak aztertzen dira. Bestalde, oinezkoen, ibilgailuen eta tren-bidaiarien ugaritasunarekin lotutako datu monitorizatuak aztertzen dira. Azkenik, proiektuaren esparru geografikoetako aire-kalitatearen sentsorika aplikatuz lortutako datuen azterketa egiten da.

 

2021ean, Txomin auzora zabaldu da SmarKalea proiektua, eta, horrez gain, orain arte bezala, jarduerak egin dira Alde Zaharrean, Altzan eta Antxo Jakitunaren kalean.

 

Segidan, proiektuan aztertutako datu azpimarragarri batzuk azaltzen dira:

 

OINEZKO KOPURUA

2021ean zehar, oinezkoen sarrerak eta irteerak erregistratu dira Alde Zaharreko kale nagusietan, Altza pasealekuan eta Antxo Jakitunaren kalean, SmarKalea proiektuaren barruan instalatutako zenbaketa-sentsoreen bitartez. Horrez gainera, 2022aren hasieran, beste zenbaketa-sentsore batzuk instalatu ziren Txomin Enea auzoan.

 

2021eko oineko kopurua ezohikoa izan da Covid-19ak eragindako pandemia dela-eta jarritako murrizketen ondorioz. 2020ko datuekin alderatuta, Alde Zaharreko zenbaketak % 20 hazi dira: 2021ean, 21.528.544 erregistro kontabilizatu ziren, eta 2020an, 17.949.144. Edonola ere, datu horiek ez dira iristen 2019ko ohiko datuetara. Hala, % 36ko jaitsiera izan da urte horretako datuekiko. 2019an, 33.761.353 pertsona erregistratu ziren.

 

afluencia Parte ViejaEU

 

Urte hasierako hilabeteetan, bereziki, zenbaketak 2020an erregistratutakoak baino % 60 baxuagoak izan ziren (adibidez, otsailean).

 

Udako hilabeteetara hurbildu ahala, balio horiek handituz doaz, baina ez dira iristen aurreko urteetako zifretara. Abuztuan, zenbaketak % 75 handiagoak izan ziren 2021eko urteko batezbestekoa baino.

 

Narrika da jende gehien ibiltzen den kalea Alde Zaharrean. Auzotik ateratzeko puntu nagusia da, Kale Nagusiaren aurretik. Kale Nagusia da Alde Zaharrera sartzeko gehien erabiltzen den kalea.

 

afluencia AltzaEU

 

Altzan, % 28 hazi dira zenbaketak aurreko urtearekin alderatuta: 2021ean,578.367 pertsona erregistratu ziren, eta 2020an, 450.632. Hala, 2019ko ohiko datuak berreskuratu ziren, eta, gainera, % 5ean gainditu ziren; izan ere, urte horretan, 550.579 pertsona erregistratu ziren.

 

afluencia Sancho el SabioEU

 

Antxo Jakitunaren kalean, 5.188.102 pertsona erregistratu dira . Kale horretan, askoz ere oinezko gehiago ibiltzen da udako hilabeteetan (batez ere, abuztuan): beste hilabete batzuetako erregistroak baino % 62 gehiago.

 

Oinezkoen kopurua aste egunaren arabera aztertuz gero, ikusten da Alde Zaharrean, larunbatetan ibiltzen dela jende gehien. Altzan, berriz, kontrakoa da joera: erregistro handienak aste barruan zenbatzen dira. Antxo Jakitunaren kalean, berriz, astean zehar baino oinezko gehiago ibiltzen da larunbatetan, eta gutxiago igandetan.

 

ELEKTRIZITATE KONTSUMOA ETXEBIZITZETAN

2022an, % 8 egin zuen behera etxebizitzetako kontsumoak 2020ko datuekin alderatuta. 2020an, handiagoa izan zen kontsumoa konfinamenduko eta deskonfinamenduko hilabeteengatik. Batez beste, SmartKalean proiektuaren barruan dauden etxebizitzetako urteko kontsumoa 2,72 kWh/egun izan zen pertsonako. Urtarrilean erregistratu zen kontsumo maximoa (3,41 kWh/egun/pertsona) eta abuztuan minimoa (2,33 kWh/egun/pertsona).

 

Electricidad hogaresEU

 

Udako hilabeteetan murriztu egin ohi da energia elektrikoaren kontsumoa, seguruenik, argiztapena gutxiago erabiltzen delako eta etxebizitzak denbora gutxiagoz egoten direlako okupatuta.

 

AIREAREN KALITATEA

Eguneroko airearen kalitatearen indizea (AQI) ona edo oso ona da SmartKalea proiektuaren barruan erregistratutako datuen % 92,7an. Hain zuzen, airearen kalitatea neurtzeko sentsoreak instalatu dira Cervantes plazan, Altza pasealekuan, Antxo Jakitunaren kalean eta Boulevardean. Sentsore horiek erreferentziazko tresnen (neurketa-estazioak) osagarriak dira, eta mugak betetzen diren ebaluatzeko erabiltzen ez diren arren, joerei buruzko informazio osagarria ematen dute.

 

Calidad de aireEU

 

NO2 eta CO kontzentrazioa murriztu egiten da asteburuetan, eta eguneko lehenengo orduan eta aste barruko azken orduan izaten dira kontzentrazio-gailurrak, hain zuzen, trafiko handieneko orduetan (asteburuetan, trafiko gutxiago ibiltzen da). Horrez gain, erregistratutako H2S balioak oso baxuak dira.

 

Oro har, kontzentrazio maila altuagoak detektatzen dira neguko hilabeteetan, baldintza atmosferikoen eraginez, zailagoa delako trafikotik eta berokuntza-sistemetatik datozen elementu kutsatzaileak barreiatzea. Hala eta guztiz ere, Ozonoaren kontzentrazio erregistroek (O3) alderantzizko joera agertzen dute: altuagoak dira egunaren erdiko orduetan eta baxuagoak neguan, erradiazio-baldintzak murriztu egiten direlako.

 

Eskuratu 2021 urteko SmartKalea txosten osoa:

 

Azken Berriak

Jadanik eskura dago SmartKalea proiektuaren 2021eko urteko txostena

SmartKalea proiektuaren 2021eko urteko txostena argitaratu da. Txosten horretan, 2021ean SmartKalea barruan monitorizatutako datuen emaitzak jasotzen dira. Zehazki, etxebizitza eta saltokien energia-kontsumoak eta kontsumo horien bilakaera aztertzen da txostenean. Halaber, argiztapen publiko adimendunaren kontsumoak aztertzen dira. Bestalde, oinezkoen, ibilgailuen eta tren-bidaiarien ugaritasunarekin lotutako datu monitorizatuak aztertzen dira. Azkenik, proiektuaren esparru geografikoetako aire-kalitatearen sentsorika aplikatuz lortutako datuen azterketa egiten da.

Jatorri berriztagarria duen energia elektrikoa taldean erostea SmartKalea proiektuaren esparruan

Donostia Sustapenak, SmartKalea proiektuaren esparruan, kontsumitzaileen elkarte bat sustatzen du, proiektuarekin bat egiten duten saltoki batzuek osaturikoa. Saltoki horiek, modu bateratuan, energia elektrikoa erosteko eskaintzak eskatzen dizkiete enpresa merkaturatzaileei. Elkartearen helburua da energia elektrikoaren hornikuntzan erabiltzaileek banaka eskuratuko lituzketen baino prezio lehiakorragoak lortzea.

SmartKalea-ko ideien deialdia

Dagoeneko kontsulta daitezke RAZ enpresak Donostiako Antso Jakitunaren kaleko mugikortasunari buruz egindako ekimenaren datuak. Ekimen hori Donostiako Sustapenaren Smar ideia-deialdiaren esparruan garatua izan da.

Donostia, Bodah proiektuaren hiri pilotua

Donostiako hiriak, Donostia Sustapenaren bidez, Interreg Atlantic Area programako BODAH (Big and Open Data for Atlantic Heritage) Europako proiektuan parte hartzen du. Hiria, Pau, Cork eta Compostelako Santiagorekin batera, proiektuaren barnean dauden 4 hiri pilotuetako bat eta, hala aurkezten da, herritarren eta turismoaren fluxuen inguruko garapen iraunkor holistikoena indartzeko eta datu eta teknologia adimentsuak erabiltzeari esker eragin sozial eta ekonomikoak birbanatzeko helburuarekin.

Pertsonen zenbaketa

SmartKalea proiektuaren esparru barruan Donostian ezarritako zenbaketa sentsoreak. Donostia Sustapenak pertsonak zenbatzeko sentsore ugari ezarri ditu hirian zehar, SmartKalea proiektuaren esparru barruan. Sentsore hauei esker ezagutu daiteke kale bakoitzetik igarotzen diren pertsonen kopurua denbora errealean eta bi norabideetan, Alde Zaharrera sartzeko eta bertatik ateratzeko, % 97tik gorako zehaztasunarekin ...

 


 

Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan gauzatutako proiektua, eta Europar Batasunak-Next Generation EU, Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak finantzatua.

faldonsmart