Antso Jakitunaren kaleko bizilagunekin lortutako akordioari esker, Antso Jakituna hiriko hirugarren SmartKale bilakatzeko bidea ireki da

 

Argiztapen adimentsua izango du, inor igarotzen ez denean intentsitate baxuagoa izango duten argiak; smartphonerako aplikazioa, Donostiako smart kale horretan igarotzen direnek saltokien promozioen berri izateko denbora errealean; saltokietan eta etxebizitzetan energia aurrezteko gailuak; nahiz informazio guztia jasotzen duen plataforma, herritarrek web orrialdearen bitartez denbora errealean eskuratu ahal izango dutena.

 

Ernesto Gasco alkateordeak ondorengoa nabarmendu zuen: “Antso Jakitunaren kaleko zati honetako bizilagunekin gaur lortutako konpromisoa hirigintza-eraldaketa baino haratago doa, espazioa hiriaren abangoardia teknologikoan kokatzeko aukera eskaintzen baitu. Berretsi dezakegu SmartKalearen erreplika aurreratua dela, eta gailu teknologiko berriak ezarriko direla, bizilagunen bizi-kalitatea eta saltokien lehiakortasuna, bereziki digitala, hobetzeko. Era berean, sentsibilizazioaren eta informazioaren bitartez, espero dugu eragina izatea merkatuak mugikortasun elektrikoaren eremuan eskaintzen dituen aukera ezberdinen gainean".

 

Donostiako Alkateordetzaren eta Antso Jakituneko bizilagunen artean lortutako akordioa sinatuta, beste urrats bat emango da Amara auzoko kale honetako zenbaki bakoitietako espaloia birmoldatzeko; horrela, smart ekimen berria garatuko da, eta inguruneari aurrezpen energetiko eta ekonomikorako teknologia berriak eskainiko dizkio, ekimenarekin bat egiten duten saltokientzat nahiz etxebizitzentzat.

 

Jabeen erkidegoekin eta merkatariekin lortutako akordioan, zenbait jarduera aurreikusten dira zona horretako lur azpiko aparkalekuetan hezetasun eta ura sartzearen gaineko arazoak konpontzeko; era horretan, horren truke, espazio pribatuak utziko dituzte aurreikusitako eremua berritzeko lanak burutu ahal izateko. Etorkizuneko Antso Jakitunean, berdeguneak mantenduko dira, baina parterreak errepidetik hurbilen dagoen zatira eramango dira. Hamaika metroko zabalerako etengabeko espaloi zabala sortuko da. Zona horren eta galtzadaren artean, berriz, 5,5 metroko zabalerako berdegunea sortuko da, Indi gaztainondo arrunten bi ilarek mugatuta, eta Donostibusen markesinetara, bizikleten aparkalekuetara eta edukiontzien irlatxoetara joateko igarobideak jarriko dira.

 

Antso Jakitunaren kalearen smart garapenean, ondorengo jarduerak egingo dira:

  • Antso Jakitunerako argiztapen adimentsua aurreikusi da, led teknologiako luminariekin, eta pertsonak detektatzeko sistema, argiaren intentsitatea gehitzen edo gutxiagotzen duena oinezkoen presentziaren arabera.
  • Gailu ezberdinak jartzearen inguruko azterketa, tartean gailu mugikorrentzako USB kargagailuak dituen smart eserlekua.
  • Edukiontzi adimentsuak, kaleko saltokietan nahiz etxebizitzetan, herritarrek aurrezpen energetiko garrantzitsuak izateko.
  • Saltokien kanpoan nahiz barruan pertsonak zenbatzeko sistema; horrela, datu garrantzitsuak eskuratu ahal izango dira etorkizunean erabakiak hartu ahal izateko.
  • SmartKalea Experience: beacon teknologia, kale horretako saltokiek sustapen-mezu ezberdinak egin ahal izateko, bezeroak lortze aldera. ATPoints aplikazioari esker, telefono mugikorrean sustapenak denbora errealean jaso ahal izango dira (bluetooth aktibatuta izanik), Donostiako smart kale horretan paseatzerakoan, denda baten aurretik igarotzean. Horretarako, gailu fisiko txiki batzuk, balizak edo beacon-ak deitzen direnak, jarriko dira establezimenduetan, eta bluetooth seinaleak bidaliko dituzte establezimendu bakoitzari buruzko informazio zehatzarekin.

 

Honako hau Donostiako hirugarren SmartKalea edo kale adimentsua da. Aitzindaria Alde Zaharreko Kale Nagusia da, 2014an estreinatu zena; %53ko aurrezpen energetikoak lortu ditu argiteria publiko adimentsuari esker, eta etxeko kontsumoan %12ko aurrezpenak. Kale Nagusiaren ondoren, Altzako Pasealekua prestatu zen, 2017. urtean.

Azken Berriak

Jadanik eskura dago SmartKalea proiektuaren 2021eko urteko txostena

SmartKalea proiektuaren 2021eko urteko txostena argitaratu da. Txosten horretan, 2021ean SmartKalea barruan monitorizatutako datuen emaitzak jasotzen dira. Zehazki, etxebizitza eta saltokien energia-kontsumoak eta kontsumo horien bilakaera aztertzen da txostenean. Halaber, argiztapen publiko adimendunaren kontsumoak aztertzen dira. Bestalde, oinezkoen, ibilgailuen eta tren-bidaiarien ugaritasunarekin lotutako datu monitorizatuak aztertzen dira. Azkenik, proiektuaren esparru geografikoetako aire-kalitatearen sentsorika aplikatuz lortutako datuen azterketa egiten da.

Jatorri berriztagarria duen energia elektrikoa taldean erostea SmartKalea proiektuaren esparruan

Donostia Sustapenak, SmartKalea proiektuaren esparruan, kontsumitzaileen elkarte bat sustatzen du, proiektuarekin bat egiten duten saltoki batzuek osaturikoa. Saltoki horiek, modu bateratuan, energia elektrikoa erosteko eskaintzak eskatzen dizkiete enpresa merkaturatzaileei. Elkartearen helburua da energia elektrikoaren hornikuntzan erabiltzaileek banaka eskuratuko lituzketen baino prezio lehiakorragoak lortzea.

SmartKalea-ko ideien deialdia

Dagoeneko kontsulta daitezke RAZ enpresak Donostiako Antso Jakitunaren kaleko mugikortasunari buruz egindako ekimenaren datuak. Ekimen hori Donostiako Sustapenaren Smar ideia-deialdiaren esparruan garatua izan da.

Donostia, Bodah proiektuaren hiri pilotua

Donostiako hiriak, Donostia Sustapenaren bidez, Interreg Atlantic Area programako BODAH (Big and Open Data for Atlantic Heritage) Europako proiektuan parte hartzen du. Hiria, Pau, Cork eta Compostelako Santiagorekin batera, proiektuaren barnean dauden 4 hiri pilotuetako bat eta, hala aurkezten da, herritarren eta turismoaren fluxuen inguruko garapen iraunkor holistikoena indartzeko eta datu eta teknologia adimentsuak erabiltzeari esker eragin sozial eta ekonomikoak birbanatzeko helburuarekin.

Pertsonen zenbaketa

SmartKalea proiektuaren esparru barruan Donostian ezarritako zenbaketa sentsoreak. Donostia Sustapenak pertsonak zenbatzeko sentsore ugari ezarri ditu hirian zehar, SmartKalea proiektuaren esparru barruan. Sentsore hauei esker ezagutu daiteke kale bakoitzetik igarotzen diren pertsonen kopurua denbora errealean eta bi norabideetan, Alde Zaharrera sartzeko eta bertatik ateratzeko, % 97tik gorako zehaztasunarekin ...

 


 

Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan gauzatutako proiektua, eta Europar Batasunak-Next Generation EU, Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak finantzatua.

faldonsmart