Donostiak SmartKalea kale adimenduko eredua Txilera esportatu du

(Euken sesé, Gerente de Fomento de San Sebastián, con Roberto García, de Dynicon, Carlos Robles Fraga, Embajador español en Chile, y representantes de la Universidad Andrés Bello)

 

Donostiako enpresen ordezkaritza bat, Smartkalea proiektua koordinatzeaz arduratu den Donostia Sustapena buruzagi izanik, aipatutako proiektuarekin lankidetzan aritutako enpresa teknologikoekin batera, Latinoamerikako herrira joan da, Gipuzkoako hiriburuko Alde Zaharreko Kale Nagusian eta Altza Pasealekuan ezarritako kale adimenduko eredua merkaturatzeko. Parte hartu duten enpresek erakusketa praktikoak eskaini dituzte eta unibertsitateekin, Txileko enpresekin eta SmartKalean ezarritako teknologia interesatzen zaien erakunde publikoekin bildu dira, besteak beste: pertsonak zenbatzeko sistema, argiztapen adimendua edo etxeko eta merkataritzako kontsumoen monitorizazioa edo datuak sartzeko plataforma.

 

Santiago de Txilen antolatu den Nazioarteko Azoka Teknologikoak gonbidatutako eta proiektu honetan lankidetzan jardun duten enpresen artean, Ikusi, Dinycon, Leycolan eta Uhin, aipa ditzakegu. Horiek bertaratutakoei SmartKalea proiektua azaldu zieten eta haren ezarpenei buruzko materiala banatu zuten. Ekimen hau aitzindaria da. Bertan, hiriko kale baten barruan energia eraginkortasuneko soluzio desberdinak biltzen ditu eta horretarako, eskala txikian, beste hirietara eraman daitekeen esperientzia pilotu gisa erabil daitezkeen koordinazio eta integrazio lanak burutu behar dira. Donostia Sustapeneko Euken Sesé Kudeatzailea izan zen, bere parte-hartzean, lankidetza publikoan eta pribatuan oinarritutako eta proiektuan burutzen ari den lan metodologia azaldu zuena.

 

Ernesto Gasco Alkateordeak zera aipatu nahi izan zuen: “SmarKalea proiektuaz oso harro gaude, jasotzen ari den sariez gain, beste herrialdeen interesa piztu duelako, proiektua bertan ezartzeko. Lankidetza publiko eta pribatuaren arteko eredu honi esker, alde batetik, gure hiria smart eremuan eta udalaren beraren buruzagitza rola proiektatu ditzakegu, eta bestalde, proiektuan parte hartu duten Donostiako enpresei nazioarteko merkatuak zabaldu ahal dizkiegu”.

 

Misioan parte hartu duten enpresek azaldu zuten SmartKalea proiektuan argiztapen tradizionala berritu dela, argiztapen adimenduarengatik ordezkatu dela, energia eta uraren kontsumoak eta aurrezteak monitorizatu direla dendetan eta etxeetan, pertsonen zenbaketa eta tracking gailuak instalatu dira, geomarketing gailuak dendetan, eta baita %100 berriztagarria den energia erosketa talde bat sortu ere, tarifa hobeak lortzeko. Horrez gain, Smart ideien deialdi publiko bat kaleratu da enpresetarako, soluzio adimenduak egiaztatzeko proiektuaren eremu geografikoetan. Informazio osoa smart plataforma baten barruan dago eta bertatik monitorizatutako datuak kontsultatu daitezke (web publikoa)

 

Espainiako Txileko enbaxadoreak, Carlos Robles Fraga, Donostiako ordezkaritzari harrera egin zion, Espainiako enpresek eta Txileko agintariek eta erakundeek parte hartu zuten ekitaldi batean.

 

Espainia Nazioarteko Azoka Teknologikoan gonbidatutako herrialdea izan da. Beraz, gune esklusibo bat izan du Txilerekin negozio bide berriak zabaldu nahi dituzten teknologia eta aholkularitza enpresetarako. Azokak Txileko ETE turistikoak digitalizatu nahi ditu, diagnostikoaren, sentsibilizazioaren eta hura ezartzeko teknologia erosketaren bidez.

 

2014an, SmartKalea proiektua Kale Nagusian ezartzen hasi zen, alegia; Donostiako Alde Zaharreko kale ospetsua. Esperientzia pilotuak izandako emaitza berriei esker, proiektuan aurrera egiten jarraitu eta hiriko beste zonaldetan errepikatu ahal izan da, beraz, 2016an Alde Zahar osoan eta Altza auzoan jarduerak burutzeari ekin egin zitzaion. 2018. urtean zehar, horrez gain, aurreikusi da Amara auzoko Antxo Jakitunaren kalean jardutea eta SmarKalea proiektua Altza auzo osoari zabaltzea, eta baita Alde Zaharrean lan egiten jarraitzea ere.

 

 

Azken Berriak

Jadanik eskura dago SmartKalea proiektuaren 2021eko urteko txostena

SmartKalea proiektuaren 2021eko urteko txostena argitaratu da. Txosten horretan, 2021ean SmartKalea barruan monitorizatutako datuen emaitzak jasotzen dira. Zehazki, etxebizitza eta saltokien energia-kontsumoak eta kontsumo horien bilakaera aztertzen da txostenean. Halaber, argiztapen publiko adimendunaren kontsumoak aztertzen dira. Bestalde, oinezkoen, ibilgailuen eta tren-bidaiarien ugaritasunarekin lotutako datu monitorizatuak aztertzen dira. Azkenik, proiektuaren esparru geografikoetako aire-kalitatearen sentsorika aplikatuz lortutako datuen azterketa egiten da.

Jatorri berriztagarria duen energia elektrikoa taldean erostea SmartKalea proiektuaren esparruan

Donostia Sustapenak, SmartKalea proiektuaren esparruan, kontsumitzaileen elkarte bat sustatzen du, proiektuarekin bat egiten duten saltoki batzuek osaturikoa. Saltoki horiek, modu bateratuan, energia elektrikoa erosteko eskaintzak eskatzen dizkiete enpresa merkaturatzaileei. Elkartearen helburua da energia elektrikoaren hornikuntzan erabiltzaileek banaka eskuratuko lituzketen baino prezio lehiakorragoak lortzea.

SmartKalea-ko ideien deialdia

Dagoeneko kontsulta daitezke RAZ enpresak Donostiako Antso Jakitunaren kaleko mugikortasunari buruz egindako ekimenaren datuak. Ekimen hori Donostiako Sustapenaren Smar ideia-deialdiaren esparruan garatua izan da.

Donostia, Bodah proiektuaren hiri pilotua

Donostiako hiriak, Donostia Sustapenaren bidez, Interreg Atlantic Area programako BODAH (Big and Open Data for Atlantic Heritage) Europako proiektuan parte hartzen du. Hiria, Pau, Cork eta Compostelako Santiagorekin batera, proiektuaren barnean dauden 4 hiri pilotuetako bat eta, hala aurkezten da, herritarren eta turismoaren fluxuen inguruko garapen iraunkor holistikoena indartzeko eta datu eta teknologia adimentsuak erabiltzeari esker eragin sozial eta ekonomikoak birbanatzeko helburuarekin.

Pertsonen zenbaketa

SmartKalea proiektuaren esparru barruan Donostian ezarritako zenbaketa sentsoreak. Donostia Sustapenak pertsonak zenbatzeko sentsore ugari ezarri ditu hirian zehar, SmartKalea proiektuaren esparru barruan. Sentsore hauei esker ezagutu daiteke kale bakoitzetik igarotzen diren pertsonen kopurua denbora errealean eta bi norabideetan, Alde Zaharrera sartzeko eta bertatik ateratzeko, % 97tik gorako zehaztasunarekin ...

 


 

Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan gauzatutako proiektua, eta Europar Batasunak-Next Generation EU, Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak finantzatua.

faldonsmart