SmartKalea proiektuak Altzan hondakinak murriztea lortu du

 

Azterketa batek egiaztatu du zigarro-mutxikinek %12 behera egin dutela. Donostia Sustapenak abian jarritako Smartkalea proiektuak azterketa bat burutu du Altza Pasealekuan, kaleen garbiketa zerbitzuan biltzen diren hondakinei buruzkoa, datu monitorizazioaren bidez, eta egiaztatu du gehien agertzen den hondakinak, tabako zigarro-mutxikinena, alegia, %12 behera egin duela, hiritarrak kontzientziatzeko garatutako kanpainari esker. Helburu hori lortzeko, hainbat neurrien artean, tanga zilindriko garden bat instalatu zen bildutako zigarro-mutxikinekin eta hautsontzi eramangarriak banatu ziren objetivo se instaló, entre otras medidas, un depósito cilíndrico transparente con las colillas recogidas y se repartieron ceniceros portátiles

 

reduccion de residuos contenido 2SmartKalea proiektuak apirilean sentsibilizazio kanpaina bat kaleratu zuen, Altza Pasealekuko bide garbiketari buruzkoa, hirritarrak kontzientziatzeko eta kale garbiketa zerbitzuen bidez biltzen diren hondakinen kopurua murizteko helburuarekin. Kanpaina hau ekimen pilotu baten barruan kokatu zen -6 hilabeteko iraupenarekin-. Hura Altza auzotik zehar banatutako kaleetan (5 kontrol gunetan) bildutako hondakinei buruzko datuak biltzean, monitorizatzean eta aztertzean zetzan.

 

Horretarako, udal garbiketa zerbitzuen eta Fomento Construcciones y Contratas S.A. – FCC enpresaren lankidetza jaso da. Horiek aipatutako hondakinak biltzeaz eta identifiakatzeaz arduratu ziren ordu eta egun berberean, astean bitan (astelehenetan eta ostiralenta), kanpainak iraun zuen aldiaz. Udal garbiketa zerbitzuek bildutako datuak monitorizatu dira SmartKalea web orriaren bidez eta astean hirutan argitaratu eta eguneratu dira. Web orrian, informazioa banakatu daiteke aztertu nahi den hondakin mota, asteko eguna, astea eta kalearen arabera, hurrengo erlaitzean: http://www.fomentosansebastian.eus/smartkalea/es/monitorizacion

 

Ekimen honen helburua Altzako ingurumen kalitatea hobetzea izan da, hiri bidean atzemandako hondakinen kopurua murriztuz. Horretarako, hiritarrak zabor honen kalteez kontzientziatzeko neurriak ezarri ziren, eta baita hondakinak monitorizatu ziren ere, hartutako neurrien eraginkortasuna egiaztatzeko. Proiektuan egiaztatu da gehien agertzen den hondakina tabako zigarro-mutxikinak direla, ondoren pipak, esku-zapiak eta snack poltsak. Hiritarrak kontzientziatzeko helburuarekin, kaleen garbiketa zerbitzuen bidez biltzen diren hondakinen kopurua murriztea lortzeko, sentsibilizazio kanpainan, hainbat neurrien artean, tanga zilindriko garden bat instalatu zen bildutako zigarro-mutxikinekin eta hautsontzi eramangarriak banatu ziren.

 

reduccion de residuos contenido 3Ondorio gisa, zigarro-mutxikinen aurkako kontzientziazio kanpainak inpaktu positiboa izan du, horien kopuruak %12 behera egin duela atzeman delako, lurrean, kanpaina hasi baino lehen bildutakoekin konparatuta. Oro har, baieztatu daiteke, halaber, Altza auzoan, metro karratu bakoitzeko bildutako hondakin txikien ratioak erdigunean kokatutako eta turistikoagoa den area batean bildutakoak baino askoz txikiagoak direla, Alde Zaharreko Kale Nagusia, esaterako, kale horretan, 2017an garatutako antzeko esperientzia baten arabera, 10 zigarro-mutxikineko ratioetara iritsi baitzen, metro karratu bakoitzeko Santa Maria elizako atarian, eta Altzan, berriz, atzemandako ratio handiena 1,3 tabako-mutxikinena izan da metro karratu bakoitzeko.

 

Txosten osoa honako estekaren bidez kontsultatu daiteke: http://www.fomentosansebastian.eus/smartkalea/es/informes

 

Azken Berriak

Jadanik eskura dago SmartKalea proiektuaren 2021eko urteko txostena

SmartKalea proiektuaren 2021eko urteko txostena argitaratu da. Txosten horretan, 2021ean SmartKalea barruan monitorizatutako datuen emaitzak jasotzen dira. Zehazki, etxebizitza eta saltokien energia-kontsumoak eta kontsumo horien bilakaera aztertzen da txostenean. Halaber, argiztapen publiko adimendunaren kontsumoak aztertzen dira. Bestalde, oinezkoen, ibilgailuen eta tren-bidaiarien ugaritasunarekin lotutako datu monitorizatuak aztertzen dira. Azkenik, proiektuaren esparru geografikoetako aire-kalitatearen sentsorika aplikatuz lortutako datuen azterketa egiten da.

Jatorri berriztagarria duen energia elektrikoa taldean erostea SmartKalea proiektuaren esparruan

Donostia Sustapenak, SmartKalea proiektuaren esparruan, kontsumitzaileen elkarte bat sustatzen du, proiektuarekin bat egiten duten saltoki batzuek osaturikoa. Saltoki horiek, modu bateratuan, energia elektrikoa erosteko eskaintzak eskatzen dizkiete enpresa merkaturatzaileei. Elkartearen helburua da energia elektrikoaren hornikuntzan erabiltzaileek banaka eskuratuko lituzketen baino prezio lehiakorragoak lortzea.

SmartKalea-ko ideien deialdia

Dagoeneko kontsulta daitezke RAZ enpresak Donostiako Antso Jakitunaren kaleko mugikortasunari buruz egindako ekimenaren datuak. Ekimen hori Donostiako Sustapenaren Smar ideia-deialdiaren esparruan garatua izan da.

Donostia, Bodah proiektuaren hiri pilotua

Donostiako hiriak, Donostia Sustapenaren bidez, Interreg Atlantic Area programako BODAH (Big and Open Data for Atlantic Heritage) Europako proiektuan parte hartzen du. Hiria, Pau, Cork eta Compostelako Santiagorekin batera, proiektuaren barnean dauden 4 hiri pilotuetako bat eta, hala aurkezten da, herritarren eta turismoaren fluxuen inguruko garapen iraunkor holistikoena indartzeko eta datu eta teknologia adimentsuak erabiltzeari esker eragin sozial eta ekonomikoak birbanatzeko helburuarekin.

Pertsonen zenbaketa

SmartKalea proiektuaren esparru barruan Donostian ezarritako zenbaketa sentsoreak. Donostia Sustapenak pertsonak zenbatzeko sentsore ugari ezarri ditu hirian zehar, SmartKalea proiektuaren esparru barruan. Sentsore hauei esker ezagutu daiteke kale bakoitzetik igarotzen diren pertsonen kopurua denbora errealean eta bi norabideetan, Alde Zaharrera sartzeko eta bertatik ateratzeko, % 97tik gorako zehaztasunarekin ...

 


 

Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan gauzatutako proiektua, eta Europar Batasunak-Next Generation EU, Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak finantzatua.

faldonsmart