Aurten, San Sebastian egunean, Alde Zaharrera bertaratutakoak % 67 gutxiago izan dira

afluencia contenidoEU

 

Smartkalea proiektuaren esparruko pertsonak zenbatzeko sistemak egiaztatu zuenez, 2021eko urtarrilaren 20an, San Sebastian egunean, 17.957 sarrera eta 18.291 irteera erregistratu ziren Alde Zaharrean, guztira. Aurreko urtean, 2020an, egun berean, oraindik ez zen indarrean sartu Covid-19ak eragindako alarma-egoera; horiek horrela, orduan jasotako datuekin alderatuta, % 66 jaitsi dira sarrerak eta % 68 irteerak, guztira 53.589 sarrera eta 56.294 irteera erregistratu baitziren aurrekoan. Datuok jasotzeko, Alde Zaharreko kale nagusietan instalatu ziren sentsore batzuk erabiltzen dira, zeinak pertsonen joan-etorria zenbatzen duten. Sentsoreok Smartkalea proiektuaren esparruan eta Donostia Sustapenarekin koordinatuta instalatu ziren.

 

Ekonomia bultzatzeko zinegotzi Marisol Garmendiak esan zuenez, “Smartkalea proiektuaren zenbatze-sistema adimendunari esker, pertsonen joan-etorrien datuak denbora errealean izan ditzakegu eta, beraz, egoeraren erradiografia egin dezakegu unean bertan, kasu honetan, Donostiako Alde Zaharrean. Informazio hori oso baliagarria da udal-kudeaketaren esparruko erabakiak hartzeko orduan, eta oso pozik gaude sistemaren fidagarritasunarekin. Gainera, nabarmendu behar da San Sebastian egunean Alde Zaharrean pertsona gutxiago egoteak donostiarren erantzukizun-maila altua erakusten duela, Covid-19ari aurre egiteari dagokionez”.

 

Urtarrilaren 19an, San Sebastian egunaren bezperan, Alde Zaharrera sartu ziren pertsonen kopurua ere murritzagoa izan zela erregistratu zen. Hain zuzen ere, 16.353 pertsona egon ziren 2021ean, aurreko urteko 38.085 pertsonen aldean; beraz, % 57ko beherakada egon zen. Kaleen arabera alderatuta, Narrikak erregistratu zuen pertsona-kopururik handiena, 13.300 erregistro egin baitziren guztira; aurreko urtean ere joera bera izan zen, baina askoz ere zifra txikiagoekin. Nabarmendu behar da San Sebastian egunaren bezperan ez zela ia mugimendurik erregistratu gaueko orduetan, ezarrita dagoen etxeratze-agindua dela eta.

 

Donostian pertsonak zenbatzeko sentsore asko daude hedatuta, Donostia Sustapenak Smartkalea proiektuaren esparruan sustatuta. Sentsoreoi esker, kale guztietan dauden pertsonen mugimendua zenbatu daiteke denbora errealean, bi norabideak neurtzen baititu, hots, Alde Zaharrerako sarrerak eta irteerak, eta % 97tik gorako zehaztasuna du.

 

Sentsoreak ez dira Alde Zaharrean zehar soilik hedatu; aldiz, Altza pasealekuan ere badago zenbatze-sentsore bat eta, laster, Antso Jakitunaren kalera ere zabalduko da, baita hiriko beste toki batzuetara ere. Nabarmendu behar da joan-etorrien datuak guztiz anonimoak direla, eta ezin direla pertsonak identifikatu. Informazio hori proiektuaren monitorizazio-plataforman jasotzen da eta, han, datuak aztertu eta adierazleak eskuratzeko prozesu bat egiten da. Adierazleok Smartkalea proiektuaren webgunean argitaratzen dira (http://www.fomentosansebastian.eus/smartkalea/es/monitorizacion) egunero. Horretan, auzo bakoitzean egondako pertsona-kopuruaren informazioa zabaldu eta partekatzen da, egun jakin bat, aste bat, hilabete bat eta aurreko urtea bereizita, besteak beste.

 

Tresna honi esker, askotariko txosten estatistikoak egin daitezke: kalez kale dagoen jendeari buruzkoak, antzeko aldietako konparazioak, orduz ordukoak, aurreko urteko datuen araberakoak, etab. Era berean, sarrerak eta irteerak monitorizatzeak baliozko informazioa ematen du jaiegunetan eta egun seinalatuetan dagoen jende-kopurua hazi den hautemateko, bai eta edukiera kontrolatzeko ere.

 

Informazio xehe hori udal-kudeaketa hobetzeko garrantzitsua izateaz gain, balio handikoa da inguruneko merkataritza-establezimenduentzat, pertsonen mugimendu-ereduak ezagutzeko, aukera ematen baitie zerbitzuak datu horien arabera egokitzeko. Era berean, proiektura atxikitako saltokiek, hala eskatuta, zenbatze-sentsoreak izaten dituzte denbora batez establezimendu barruan; hala, sartzen den jendea neurtzen dute, eta kanpoan dabilen pertsona-kopuruarekin alderatzen da.

 

Smartkalea proiektua 2014an sortu zen, ingurumen-jasangarritasuna, energia-eraginkortasuna, herritarren parte-hartzea eta gardentasuna sustatzeko, puntako teknologia erabiliz. Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoaren proiektu bat da eta Donostia sustapenak Donostia Smart clusterraren bidez energia berriztagarriak, energia-eraginkortasuna eta Smart motako proiektuak sustatzeko egindako apustuaren barruan dago. Proiektuak sektore honetako eragile nagusiak biltzen ditu. Lankidetza publiko-pribatuko eredu bat da eta barne hartzen ditu hirian bizi diren eragile guztiak, Smart ikuspegitik: herritarrak, negozioak, enpresa teknologikoak eta udal-sailak, Donostia Sustapenaren koordinaziopean.

 

 

Smart motako inplementazioen proiektu pilotu bat da, eta helburua da eredu hori probatu eta baliozkotzea, beste eremu geografiko batzuetara hedatu eta Donostia Smart arloko erreferentzia-puntu bilakatzeko. Proiektuaren esparruan gauzatutako ekimenetako bat Alde Zaharreko eta Altzako pertsonak zenbatzeko sistema bat hedatzea izan da. 2015ean, hiru sentsore instalatu ziren Alde Zaharrerako sarbide nagusietan: Kale Nagusia, Narrika kalea eta San Jeronimo kalea; hala, Boulevardetik datozen oinezkoentzako sarbide gehienak estaltzen dituzte. 2016ko azken hiruhilekoan, beste bi sentsore instalatu ziren Abuztuaren 31 kalean eta Portu kalean, eta 2017ko abuztuan beste bi instalatu ziren San Lorenzo kalean eta Fermín Calbetón kalean, Alde Zaharrerako sarbide nagusiak estaltzeko asmoz. Hala, Alde Zaharreko mugikortasun-ereduen hurbilketa orokor bat lortzen da.

 

Azken Berriak

Jadanik eskura dago SmartKalea proiektuaren 2021eko urteko txostena

SmartKalea proiektuaren 2021eko urteko txostena argitaratu da. Txosten horretan, 2021ean SmartKalea barruan monitorizatutako datuen emaitzak jasotzen dira. Zehazki, etxebizitza eta saltokien energia-kontsumoak eta kontsumo horien bilakaera aztertzen da txostenean. Halaber, argiztapen publiko adimendunaren kontsumoak aztertzen dira. Bestalde, oinezkoen, ibilgailuen eta tren-bidaiarien ugaritasunarekin lotutako datu monitorizatuak aztertzen dira. Azkenik, proiektuaren esparru geografikoetako aire-kalitatearen sentsorika aplikatuz lortutako datuen azterketa egiten da.

Jatorri berriztagarria duen energia elektrikoa taldean erostea SmartKalea proiektuaren esparruan

Donostia Sustapenak, SmartKalea proiektuaren esparruan, kontsumitzaileen elkarte bat sustatzen du, proiektuarekin bat egiten duten saltoki batzuek osaturikoa. Saltoki horiek, modu bateratuan, energia elektrikoa erosteko eskaintzak eskatzen dizkiete enpresa merkaturatzaileei. Elkartearen helburua da energia elektrikoaren hornikuntzan erabiltzaileek banaka eskuratuko lituzketen baino prezio lehiakorragoak lortzea.

SmartKalea-ko ideien deialdia

Dagoeneko kontsulta daitezke RAZ enpresak Donostiako Antso Jakitunaren kaleko mugikortasunari buruz egindako ekimenaren datuak. Ekimen hori Donostiako Sustapenaren Smar ideia-deialdiaren esparruan garatua izan da.

Donostia, Bodah proiektuaren hiri pilotua

Donostiako hiriak, Donostia Sustapenaren bidez, Interreg Atlantic Area programako BODAH (Big and Open Data for Atlantic Heritage) Europako proiektuan parte hartzen du. Hiria, Pau, Cork eta Compostelako Santiagorekin batera, proiektuaren barnean dauden 4 hiri pilotuetako bat eta, hala aurkezten da, herritarren eta turismoaren fluxuen inguruko garapen iraunkor holistikoena indartzeko eta datu eta teknologia adimentsuak erabiltzeari esker eragin sozial eta ekonomikoak birbanatzeko helburuarekin.

Pertsonen zenbaketa

SmartKalea proiektuaren esparru barruan Donostian ezarritako zenbaketa sentsoreak. Donostia Sustapenak pertsonak zenbatzeko sentsore ugari ezarri ditu hirian zehar, SmartKalea proiektuaren esparru barruan. Sentsore hauei esker ezagutu daiteke kale bakoitzetik igarotzen diren pertsonen kopurua denbora errealean eta bi norabideetan, Alde Zaharrera sartzeko eta bertatik ateratzeko, % 97tik gorako zehaztasunarekin ...

 


 

Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan gauzatutako proiektua, eta Europar Batasunak-Next Generation EU, Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak finantzatua.

faldonsmart