Donostia Sustapenak Smartkalea proiektua aurkeztu du Europako BY&FORCITIZENS biltzarrean

Irailaren 20an Donostia Sustapenak SmartKalea proiektua aurkeztu zuen Hirien eta Eskualdeen Smart Birsorkuntzari buruzko BY&FORCITIZENS biltzarreko lehenengo edizioan, Valladoliden, Gaztela Leoneko Juntak, Valladolideko Udalak, Cartif entitateak eta ICEk antolatuta. Ekitaldiak nazionalitate desberdineko sektore publiko eta pribatuko 250 lagun bildu zituen eta Europar Batzordeko ordezkaritza izan zuen. Bertan, esperientziak, ideiak eta hiriak birsortzeko praktikarik hoberenak partekatu ahal izan ziren, ikuspegi iraunkorpean.

Gehiago irakurri...

Donostiako Sustapeneko Smart klusterraren ordezkaritza bat Esloveniara joan da energia eraginkortasuneko jardunalkdi batean parte hartzeko Clean (Iterreg) Europear proiektuaren esparruan

Donostiako Sustapenak Energia Eraginkortasuneko ekitaldian parte hartu du MOS nazioarteko azokaren barruan, Celjen, Eslovenia, irailaren 12an. Jardunaldia Donostiako Sustapenak parte hartzen duen CLEAN Europear proiektuaren jardueren barruan kokatu zen, eta energia esparruari buruzko hitzaldi bat eskaini zuen. Bertan, Esloveniako eragile eta gaiari buruzko aditu nagusienek parte hartu zuten, eta herrialdean burutu dituzten jarduerak ezagutu ahal izan genituen, besteak beste, energia birgaitzea, energia kudeaketa edo bio isolamendua ...

Gehiago irakurri...

Donostiak SmartKalea kale adimenduko eredua Txilera esportatu du

Donostiako enpresen ordezkaritza bat, Smartkalea proiektua koordinatzeaz arduratu den Donostia Sustapena buruzagi izanik, aipatutako proiektuarekin lankidetzan aritutako enpresa teknologikoekin batera, Latinoamerikako herrira joan da, Gipuzkoako hiriburuko Alde Zaharreko Kale Nagusian eta Altza Pasealekuan ezarritako kale adimenduko eredua merkaturatzeko. Parte hartu duten enpresek erakusketa praktikoak eskaini dituzte eta unibertsitateekin ...

Gehiago irakurri...

Antso Jakitunaren kaleko bizilagunekin lortutako akordioari esker, Antso Jakituna hiriko hirugarren SmartKale bilakatzeko bidea ireki da

Argiztapen adimentsua izango du, inor igarotzen ez denean intentsitate baxuagoa izango duten argiak; smartphonerako aplikazioa, Donostiako smart kale horretan igarotzen direnek saltokien promozioen berri izateko denbora errealean; saltokietan eta etxebizitzetan energia aurrezteko gailuak; nahiz informazio guztia jasotzen duen plataforma, herritarrek web orrialdearen bitartez denbora errealean eskuratu ahal izango dutena. ...

Gehiago irakurri...

Smartkalea proiektuan ideia berriak bilatzen dira!

SmartKalea proiektuaren Ideien Deialdiaren edizio berria. Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak, Donostiako Sustapenaren bitartez, SmartKalea proiekturako smart produktuen edo zerbitzuen ideiak aurkezteko deialdi berria zabaldu du ...

Gehiago irakurri...

SmartKalea Experience: Kale Nagusitik pasatzean hiritarrek promozio bereziak lortzeko APP berria

SmartKalea Experience ekimenak Geomarketing eta Beacons proiektu pilotua proposatzen du ATPoints aplikazioaren bitartez. SmartKalea ATPoints mugikorrean instalatu daiteken aplikazioa da, herritarrek doan deskarga dezaketena, eta Donostiako Alde Zaharreko Kale Nagusian kokatutako saltoki komertzialek dituzten sustapenei buruzko informazioa eskuratzeko aukera emango diena, haien aurrean igarotzean ...

Gehiago irakurri...

SmartKalearen webgune berriak aukera ematen du kontsumo- eta aurrezpen-datuak denbora errealean ikusteko

Webgune berrian, monitorizazio-plataforma baten bidez, Donostiako Parte Zaharreko Kale Nagusian eta Altza Pasealekuan ezarri den proiektu honetan parte hartzen duten etxebizitza eta saltokietako energia- eta ur-kontsumoak kontsultatu daitezke, bai eta argiteria publiko adimendunaren kontsumoak eta gune monitorizatuetan zenbat jende ibiltzen den ere. Gainera, informazio meteorologikoarekin eta kultur ekitaldiekin osatzen da informazio hori, eta, horri esker, ikusten da nola eragiten dioten horrelako aldagaiek han ibiltzen den jende-kopuruari. Beraz, lortutako batezbestekoei buruzko adierazleak, joera-grafikoak eta munduko beste leku batzuetako kontsumoekiko alderaketak lortzen dira ...

Gehiago irakurri...

Donostian harrera egin zaio Frantziako eta Italiako ordezkaritza bati, Clean Proiektuko esperientziak trukatzeko

Europako CLEAN (Interreg Europe-EU) proiektuaren esparruan (Donostiako Sustapenak bazkide moduan parte hartzen du bertan), lehen aldiz esperientziak trukatzeko saioa egin da Donostian, urtarrilaren 23an eta 24an. Zehazki, Frantziako Normandiako 7VENTS erakundeko bazkideak eta Italiako Napoliko ANEA erakundeko bazkideak hartu dira

Gehiago irakurri...

Siccar ekimea hasi da kale nagusian, Smartkalea proiektuaren barruan.

Herritarrak Ingurumenarekiko Portaera Arduratsua edukitzera Bultzatzeko Zerbitzua IKTen erabileraren bitartez. Ekimen honen bitartez hiriaren ingurumenaren kalitatearen egoera hobetzea bilatzen da eta batik bat, kaleko garbitasunarena, modu berritzaile batean, tekonologiaren erabilararen bitartez. Alderdi hauetan eragina izan nahi da, herritarren partaidetza integratuz, ongizate kolektiboan zuzenki eraginez ...

Gehiago irakurri...

The Smart Citizen-ek Donostiari buruzko artikulu bat argitaratu du Smart Cities-en erreferentzia gisa: "Donostia: Kantauriko perla biribilduz"

Hiriaren hobekuntzan aurreratzeko xedearekin garatutako Donostiako Smart estragia goraipatzen da artikuluan, SmartKalea eta bere elkarlan publiko -pribatua eta, Replicate europar "lighthouse" proiektua, H2020 programakoa, diren bere proiektu erreferenteen bitartez, biak Donostiako Sustapenak koordinatuak ...

Gehiago irakurri...

Paternako Udala SmartKalea bisitatzen

Udaleko ordezkariek Donostiaren garapenari buruzko informazioa jaso zuten, Smart hiria edo hiri berritzailea bezala kontuan hartuta. Pasa den ostegunean, uztailaren 20an, Paternako Udaleko ordezkariak Donostiako Kale Nagusian izan ziren, Donostiako Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak Donostiako Sustapenaren bitartez zuzentzen duen SmartKalea zuzenean ezagutzeko helburuarekin ...

Gehiago irakurri...

Smartkalea proiektua presentatu da Donostian ospatu den Eurocities Garapen Ekonomikoaren Foroan

Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoa, Donostiako Sustapenaren bitartez (sareko erakunde kidea bezala), Eurocities Garapen Ekonomikoaren Foroaren bileraren anfitrioia izan zen. Eurocities Europako hirien sare garrantzitsuena da. Era horretan, hiru egunez (apirilak 24-26) ...

Gehiago irakurri...

Azken Berriak

Jadanik eskura dago SmartKalea proiektuaren 2021eko urteko txostena

SmartKalea proiektuaren 2021eko urteko txostena argitaratu da. Txosten horretan, 2021ean SmartKalea barruan monitorizatutako datuen emaitzak jasotzen dira. Zehazki, etxebizitza eta saltokien energia-kontsumoak eta kontsumo horien bilakaera aztertzen da txostenean. Halaber, argiztapen publiko adimendunaren kontsumoak aztertzen dira. Bestalde, oinezkoen, ibilgailuen eta tren-bidaiarien ugaritasunarekin lotutako datu monitorizatuak aztertzen dira. Azkenik, proiektuaren esparru geografikoetako aire-kalitatearen sentsorika aplikatuz lortutako datuen azterketa egiten da.

Jatorri berriztagarria duen energia elektrikoa taldean erostea SmartKalea proiektuaren esparruan

Donostia Sustapenak, SmartKalea proiektuaren esparruan, kontsumitzaileen elkarte bat sustatzen du, proiektuarekin bat egiten duten saltoki batzuek osaturikoa. Saltoki horiek, modu bateratuan, energia elektrikoa erosteko eskaintzak eskatzen dizkiete enpresa merkaturatzaileei. Elkartearen helburua da energia elektrikoaren hornikuntzan erabiltzaileek banaka eskuratuko lituzketen baino prezio lehiakorragoak lortzea.

SmartKalea-ko ideien deialdia

Dagoeneko kontsulta daitezke RAZ enpresak Donostiako Antso Jakitunaren kaleko mugikortasunari buruz egindako ekimenaren datuak. Ekimen hori Donostiako Sustapenaren Smar ideia-deialdiaren esparruan garatua izan da.

Donostia, Bodah proiektuaren hiri pilotua

Donostiako hiriak, Donostia Sustapenaren bidez, Interreg Atlantic Area programako BODAH (Big and Open Data for Atlantic Heritage) Europako proiektuan parte hartzen du. Hiria, Pau, Cork eta Compostelako Santiagorekin batera, proiektuaren barnean dauden 4 hiri pilotuetako bat eta, hala aurkezten da, herritarren eta turismoaren fluxuen inguruko garapen iraunkor holistikoena indartzeko eta datu eta teknologia adimentsuak erabiltzeari esker eragin sozial eta ekonomikoak birbanatzeko helburuarekin.

Pertsonen zenbaketa

SmartKalea proiektuaren esparru barruan Donostian ezarritako zenbaketa sentsoreak. Donostia Sustapenak pertsonak zenbatzeko sentsore ugari ezarri ditu hirian zehar, SmartKalea proiektuaren esparru barruan. Sentsore hauei esker ezagutu daiteke kale bakoitzetik igarotzen diren pertsonen kopurua denbora errealean eta bi norabideetan, Alde Zaharrera sartzeko eta bertatik ateratzeko, % 97tik gorako zehaztasunarekin ...

 


 

Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan gauzatutako proiektua, eta Europar Batasunak-Next Generation EU, Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak finantzatua.

faldonsmart